Egun osoan zehar –11:00etan hasi eta 20:00ak bitartean– Herriko plazan herritarrek emandako hainbat kontu prezio onean aurkitu ahal izango dira: "Arropa dezente batu da, umeentzako jostailuak daude, puzzleak, etxerako tresnak...". Aretxabaletar guztiei egin diete dei plazaraino bertaratu daitezen.