'Kantu eta Jolasak´ DVDa banatuko da Aretxabaletan

Lander Diego 2013ko mai. 22a, 14:00

Aretxabaletan luzatuko dute ´Kantu eta Jolasak´ izeneko DVDa, gurasoentzako hizkuntza aholkuen liburuxkarekin batera. DVD hau Debagoienako euskara zerbitzuek sortu zuten 2006an, bertako umeak protagonista zirela. 

Betiko jolasez disfrutatzea aukera ematen du DVD honek, gurasoei bere haurtzaroko jolasak eskuratzeko aukera emanez. Jolas hauek normalean gaztelaniaz direlakoan, Debagoienako udalek gabezi horri aurre egiteko DVD hau sortu zuen. Abestiak laburrak direnez, guraso erdaldunek ere ez dute zailtasun handirik izango kantuak ikasteko eta gainera jolasen-hitzak jasota daude barnean nahi dutenek hitzez-hitz ikasi ahal izateko.

DVDarekin batera Kike Amonarrizek idatzitako `Biharko euskara, gaur´ izeneko liburuxka ere banatuko da. Liburuxka horretan hizkuntza-ohituretan modu egokian eragiteko aholkuak ematen zaizkie gurasoei eta baita askotan izaten dituzten hizkuntza-ohiturei buruzko zalantzak argitzeko erantzunak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak