Loramendiren 24. Literatura Lehiaketak baditu irabazleak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko mai. 21a, 18:02

Bariku arratsaldean egin zuten sari ematea, Aretxabaletako udaletxe zaharrean. Haur, nerabe eta gurasoak batu ziren, eta ekitaldian izan ziren Loramendi Euskara Elkarteko ordezkariak eta Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzia ere. 358 lan aurkeztu dituzte Loramendiren 24. Literatura Lehiaketara eta horien artetik 22 saritu ditu Loramendiko Kultura taldeak eta bertso eskolek osatutako epaimahaiak.

LH 3 eta LH 4 mailetan, Iker Arias eta Kattalin Linazisoro –ipuina–, Aner Gejano eta Amets Eraña –bertsoa–, eta Leire Calvo eta Xabi Vitoria –deskribapena–; LH 5 eta LH 6 mailetan, Alaitz Mujika eta Ane Etxabe –ipuina–, Xubane Garai eta Aiora Diaz de Gereño –bertsoa–, eta Eneko Mateos eta Laia Arriola –iritzi artikulua–; DBH 1 eta DBH 2n, Jokin Salido eta Sarah Corres –sentimenduzko gutuna–, Nerea Fernandez de Antona eta June Gaztañaga –komikia–, eta Itziar Sarasua eta Danel Feijo –argazkizkiak–; eta DBH 3 eta DBH 4n, Nerea Bastardo eta Aitziber Colino –sentimenduzko gutuna–, eta Maider Bastardo eta Jon Egidazu –argazkizkiak–.  

Berrikuntzak 

Argazkizkien, deskribapenen eta iritzi artikuluen atalak izan dira aurtengo nobedadeak eta antolatzaileak pozik daude izan duten harrerarekin; batez ere, argazkizkiekin –argazki eta hizkiekin egindako lanak–, horiei esker gora egin duelako apur bat DBHko neska-mutikoen parte-hartzeak. Iaz nagusien literatura lehiaketan estreinatu zuten atal hori eta, ondo funtzionatu zuela ikusirik, gazteenean txertatu dute aurten. 

Bukaera, bertsotan

Bariku arratsaldeko ekitaldia xumea izan zen eta ez zen denboran askorik luzatu, baina bertsoen atalean saritua izan zen gazteetako batek botatako bertsoarekin, kantuan eginez borobildu zuten hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak