Kuku Miku elkarteak ikasturteko azken berbaldia antolatu du; Iñaki Kasares bizkaitarrak 'Aitatasuna eta maskulinitatea' izeneko berbaldia eskainiko du ekainaren 6an, 17:30ean hasita. Gizonezkoentzako izango da saioa, eta interesa duten guztiek aurrez eman beharko dute izena; ekainaren 3ra arte kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.