Omenaldiz betetako arratsaldea bizi izan dute Ibarran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko mai. 19a, 22:03

Arratsalde hunkigarria bizi izan dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Hunkigarria, eta polita era berean. Aretxabaletak Oiartzun hartu du etxean jokatu beharreko ligako azkeneko partiduan (2-0 irabazi dute). Partidu hasieran omenaldi txikia egin diete jokalari eta zaleek Iñigo Prieto eta Kerman Azkarraga jokalariei. Futbola uztea erabaki dute biek, eta urte hauetan Aretxabaletan egin duten lana eskertu diete omenaldian. Atsedenaldian, Joseba Larrinaga Mardo izan dute gogoan.

ARGAZKI GALERIA

Hiru dantzarik aurreskua dantzatu dute lehenengo; eta, ondoren, Juan Mari Enekotegi UDAko presidenteak eta Aitor Irure UDAko idazkariak plaka bana eman diete Azkarraga eta Prietori, hurrenez hurren. Gainera, Aritz eta Raul jokalariek taldeko kamiseta bat eman diote Azkarragari.

Larrinagari omenaldia

Atsedenaldian, Aretxabaletako jokalariak zelai erdian geratu dira eta Joseba Larrinaga zenaren senitartekoak txalo artean hartu dituzte. Josebaren anaia Julen eta honen emazte eta semeak irten dira zelai erdira.
Aretxabaletak Mardo-ren izena daraman kamiseta eman dio familiari.

Aretxabaleta talde sendoa

Esan bezala, omenaldiz jositako arratsaldea izan da; baina, omenaldiez gain, Aretxabaletak partidu ona jokatu du. Oiartzun liderra izan du aurrean Aretxabaletak baina hala ere ez dira kikildu etxeko mutilak.

34. minutuan etorri da etxekoen lehenengo gola. Jokin Badillok sartu du. Badillo bakar bakarrik geratu da atezainaren aurrean eta ez du hutsik egin.


Bigarren gola Oxelek egin du. Atzean ondo presionatu du Aretxabaletak; hala, Oxelek atzealdean baloia lapurtu eta atezainari loratu dio bigarren gola eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak