Gatazkari buruzko gogoeta bat antzezlan formatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 18a, 23:01

ETAko preso baten ama eta atentatu batean bikotekidea galdu duen gizona elkartu zituen Eta orain? ¿Y ahora? antzezlanak Aretxabaletan.

Herritar baten proposamenari bide emanda izan zen egubakoitzean Gasteizko Ortzai taldearen Eta orain? ¿Y ahora? antzezlana Aretxabaletan. Argumentua fikziozkoa da, baina gertukoa: Euskal Herritik kilometro askotara preso dagoen ETAko kide baten amak eta haren biktimaren bikotekideak bat egiten dute baserri batean, eta eguraldia tarteko ezin dira handik mugitu. Nortzuk diren konturatzen dira, eta harremana tentsio handikoa da. Isolamendu egoerak, ordea, aukera ematen du nork bere bizipenak besteari kontatzeko, eta sentimenduak agertzen dira.

Amaieran foruma

Orain lau urte idatzitako obra da Eta orain? ¿Y ahora?. Aretxabaletan 50 bat lagun elkartu ziren emanaldia ikustera, eta amaieran eztabaidarako tartea ere zabaldu zuten aktoreek. Iker Ortiz de Zarate aktore eta zuzendariak hainbat azalpen eman zituen, eta hor amaitu zen foruma ez zuen-eta beste inork hitza hartu. "Garrantzitsua da bi aldeen sentimenduak jasotzen dituzten obrak jendaurrean egitea", adierazi du Joaquin Urteaga aretxabaletarrak. "Oso gai delikatua izanagatik posiblea da orain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak