Loramendiko kultura taldeak eta bertso eskolak osatutako epaimahaiak aditzera eman duenez, aurkeztutako 358 lanen maila handia izan da. "Eskolen parte hartzea ere azpimarratu gura dugu, haiek gabe ez bailitzateke posible izango horrenbeste lan aurkeztea".
Euskararen Eguna ekainean
Azken urteetan Euskararen Eguna maiatzean egin baldin bada ere, aurten ekainaren 1ean egingo dute festa. "Urtero bezala, ez da girorik falta izango".