Auto elektrikoez gehiago ikasi dute Aretxabaletako Lanbide Eskolakoek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 15a, 17:22

Aretxabaletako Lanbide Eskolan teoriatik praktikara eramaten dituzte eskaintzen dituzten gaietariko asko. Gaur goizean, esate baterako, auto elektrikoak gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukera eduki dute karrozeria eta elektromekanikako 34 ikaslek.

Arrasateko Renault Autoberri kontsesionarioak utzitako bi ibilgailu izan dituzte erabilgarri goizean zehar eskolan.  Bigarren urtez antolatu dute ekimena, eta iaz emaitza onak lortu zituztenez, aurten errepikatzea pentsatu dute. Hala azaldu digu Joseba Beristain Lanbide Eskolako Automozio saileko buruak. "Dagoeneko auto horiek merkatuan daude, eta nondik norakoak ezagutu behar dituzte".

Auto elektriko zein hibridoekin lan egiteko orduan bide ezberdinak jorratu behar izaten dira. Esate baterako, gasolina edo diesel motordun autoek baino elektrizitate tentsio altuagoa dute eta segurtasun kontuak ikasi behar izaten dituzte egoerei aurre egiteko, Beristainen esanetan.

Baina motor eta auto elektrikoak probatzeaz gainera, gaian aditua den Patxi Diego bizkaitarrak ere Nissan elektriko baten gaineko azalpenak eman dizkie Aretxabaletako ikasleei.

Adi jarraitu dituzte karrozeria eta elektromekanikako ikasleek Deigoren azalpenak, eta probatzeko izan dituzten autoetan buelta baino gehiago ematera ere animatu dira. Frogatzea modukorik ez baitago zertaz hitz egiten den jakiteko.

Ikasleen jakinmina ikusita, datorren urtean ere errepikatuko dute esperientzia, ziur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak