Debagoieneko errepideak zeharkatuko ditugu, Aretxabaletatik (herriko plazatik goizeko 10etan abiatuta) Eskoriatzara (herriko kale nagusietatik), ondoren Arrasatera (herriko kale nagusietatik), eta handik Aramaiora (herriko kale nagusietatik) Josebaren istripua gertatu zen lekura arte. Istripuaren tokian minutu bateko isilunea egingo dute.
Antolatzaileak honako hauek dira: Dorletako Ama Txirrindularitza Eskola, Lokatza Ziklismo Eskola, Eskoriatzako Txirrindulari Elkartea, Aloña Mendi Txirrindulari Elkartea, Aretxabaletako lagunak, Athlon kirol eta zerbitzu kooperatiba eta Goiena Komunikazio Taldea.
Prentsaurrekoa
Omenaldiaren gaineko zehaztasunak, bihar, eguaztena, goizeko 11:30ean Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean egingo dugun prentsaurrekoan eskainiko dituzte.