Txertoak eta hauen erabilerak izango ditu hizpide gaur Dorleta Martinezek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko maiatzaren 14a

Kuku Mikuk gonbidatuta, Dorleta Martinez Busteros medikuak elkartea bisitatuko du gaur. Martinezek 'Txertoek babesten gaituzte?' berbaldia eskainiko du 18:00etan hasita, Durana kaleko 30. zenbakian.

Hitzaldian Dorleta Martinez medikuak hainbat gai landuko ditu. "Txertoek benetan babeste dute haurren osasuna, edo kontrakoa ematen da? Hau da, alergia, bularreko haurren bat-bateko heriotza, arazo neurologiko edo diabetesa moduko osasun arazoak sortzen laguntzen dute txertoek?".

Martinezen arabera, egun larregiko txertoak ematen zaizkie neska-mutilei. "Gaixotasun kutsakor asko bizi kalitatea hobetzearekin beraiek bakarrik desagertu ziren, eta beraz, egungo txerto asko ez dira beharrezkoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak