Ruper Ordorika bakarrik eta inoiz baino intimoago Aretxabaletan

Txomin Madina Milikua 2013ko mai. 13a, 00:57

Oñatiarra bakarka aritu zen Arkupeko zaraia aretoan, disko zahar eta berriagoetako doinuak jotzen.

"Bakarrik aritze honek eskolako garaiak gogorarazten dizkit, maisuak arbelera irteteko agintzen zidaneko momentua" esan zuen Ruper ordorikak atzo Aretxabaletako Arkupen eskaini zuen kontzertuko une baten. Ez dakigu arbelean zer moduz moldatzen zen, baina kontzertuan behintzat ez zuen hutsik egin oñatiarrak.

Gutxi falta izan zen Zaraia aretoa goraino betetzeko, eta publikoaren artean Oñatiko koadrila bat edo beste ere ikus zitekeen.

Gitarra aldaketak

Agertoki sinple baina dotorean, bere azken laneko, Hodeien azpian diskoko Mundua biltzen duen oihartzuna kantuarekin hasi zuen emanaldia. Apurka apurka, kontzertuak iraun zuen ordu eta laurdenean, bere disko zaharren eta berrien abestiak nahastu zituen. Hala, bereziki indartsua izan zen Ene begiek klasikoa entzun ahal ian zen, baita Haizea garizumakoa edo Zuhaitz eroria oihanean bezalako pieza berriagoak ere.

Bi gitarra erabili zituen Ordorikak, eta ederki baliatu zituen bakoitzak ematen zituen aukerak kantu bakoitzari zukua ateratzeko, kantu bakoitzak eskatzen zituen ñabardurak azalerazteko. Horren adibide garbia izan zen, esaterako, Banekien abestia.

Horrelako kontzertuek abestiak ontzeko aukera eman ohi dute, eta Ordorikak ez zuen aukera galdu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak