Joseba Larrinagari agur hunkigarria Otala-Zelain

Imanol Gallego 2013ko mai. 12a, 16:08

Larrinagari buruz zintzoa, pertsona ona, lagun fidela... zela entzun dugu, baina horrez gain kirolaria ere bazen. Otala-Zelaiko krosaren ondoren, kirol munduak, bere familiaren laguntzarekin, omenaldia egin dio.

Sari banaketa amaitu eta gero Ana Bolinagak hartu du hitza. Alkateak Larrinagarekin bizi izandakoak gogoratzen hasi du ekitaldia. Etorkizuneko planak, bere proiektuak, gogoak... Oso hitz hunkigarriak izan dira eta bati baino gehiagori Larrinagarekin bizitako zenbait pasadizo gogoratzeko balio izan dio.

Alkatearen ostean, Martin Garitano Gipuzkoako Aldun nagusiaren txanda izan da. Garitanok Larrinaga moduko gipuzkoarren premia azpimarratu du, "denon laguna zen eta oztopoen aurrean aurrera egiten zuen".

Zuhaitza landatu dute

Otala-Zelairen albo batean Bolinaga eta Garitanok Larrinagaren omenez zuhaitz bat landatu dute, eta txalo artean, familiakoen laguntzarekin, Larrinagaren argazki bat ere jarri dute.

Honela bukatu da azken Otala-Zelaiko krosa, izan ere, hurrengo urtetik aurrera lasterketa Joseba Larrinaga memoriala deituko da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak