Produktu ekologiko eta gertukoak lehen Ekobiran

Imanol Gallego 2013ko mai. 11a, 17:57

19:30ak arte egongo da Ekobira azoka Aretxabaletako Herriko Plazan. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea du azokak helburu, eta bertan daude produktu ekologikoak, artisauak, material birziklatuekin egindako produktuak... Horrez gain, 17:00tatik aurrera Xaboia eta kremak egiten ikasteko tailerra  egingo dute.

Gazta, panpinak, pintxoak, eztia... produktu zerrenda amaigabea da. Aurtengo Ekobira gogotsu hasi da, eta Aretxabaletako plaza produktu ekologikoz bete da. Aretxabaletarrei nagiak ateratzea kosta bazaie ere, eguerdi partean oso giro jatorra zegoen. Azoka izan arren, erosketek beste mota bateko kutsua zuten; "produktu naturalagoak dira" zioen erosle batek "plastiko eta kimikoetatik at oso produktu onak aurkitu daitezke" zioen beste batek.

Ikuspuntu ekologiko hori lantzeko, zenbait informazio panel jarri dituzte. Horrez gain, plazan bertan, etxeko txikienek hainbait jolas egiteko aukera ere izan dute. Jendea inplikatzeko gainera, goizean etxeko produktuekin birziklaturiko altzariak eta etxeko balkoian barazkiak noiz eta nola landatzen ikasteko tailerrak egin dituzte, arratsaldean berriz, xaboigintza izango dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak