Arkaitz Mardaras: "Sariak gure dibertsifikazio estrategia sendotzen du"

Imanol Gallego 2013ko mai. 10a, 19:41

Eguenean Gipuzkoako Merkataritza Ganberak enpresekin urteroko hitzordua burutu zuen eta bertan, Aretxabaletako Mondragon Assemblyk txalo eta laudorio guztiak bereganatu zituen.

Assemblyk dibertsifikazio esparruan egindako lanagatik PYME industrial saria eskuratu zuen. Enpresako presidente den Arkaitz Mardarasek esan moduan,"egindako lan eta estrategiari bultzada gisa jaso dugu saria".

Dibertsifikazioaren saria

Merezitako saria izan da Ganberak eman dion saria, izan ere, 1988. urtean enpresa sortu zenetik ikerketa, garapena eta berrikuntzara bideratu dute enpresaren ibilbidea. Estrategia horrek gainera enpresaren etorkizuna ere indartzen duela dio Mardarasek, "Sariak gure apustua sendotzen du, dudarik gabe". Enpresako lantegian garatutako eguzki energiarena eta makina berezien lan lerroak izan dira dibertsifikazio horren erakusle handienak.
Sari honek, baina ez ditu Assamblyren etorkizuneko estrategiak aldatu, "Nazioarteratze estrategiari erantzun nahian lantokiak ditugu" dio Mardarasek. Beti ere, euren etxe nagusia den Aretxabaletako planta alde batera utzi gabe. Aurrerantzean dibertsifikazioa ere oso presente izango du Assamblyk, izan ere bere lana sektore fotovoltaikora, farmazeutikora eta automatizaziora bideratuko ditu-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak