Aretxabaletarren erromeria kuttuna domekan da

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 10a

Udalak erabaki du domekan egitekoa den Otala Zelaiko krosari Joseba Mardo izena ipintzea.

Otala Zelai erromeria egingo dute, domekan. Urtero moduan, egun osoko egitaraua prestatu du Aretxabaletako Udalak: kros herrikoia, haurrentzako jolasak, paella lehiaketa, besteak beste, proposatutakoak.

Paella lehiaketa
Lasterketek emango diote hasiera egunari. 10:00etan, haurrendako lasterketak hasiko dira Otala zelaian eta 11:00etan, XXXV. Otala Zelai kros herrikoia egingo dute, Joseba Mardo krosa, Joseba Larrinagaren omenez. Urkulu urtegiari itzulia eman beharko diote kirolariek. Bi kategoriatan lehiatuko dira: banaka edo binaka. Parte hartzeko izena lasterketa hasi aurretik eman behar da hantxe bertan, 09:30etik aurrera. Sari banaketaren ostean, animaliekin jolasak egingo dituzte.

Paella lehiaketa arratsaldeko ordu batean hasiko da. Arroza, olioa, tipula, gatza, kolorantea eta berakatza antolatzaileek jarriko dituzte. Gainerako osagaiak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte. Lehiaketa horretan parte hartzeko, bost euro ordaindu behar dira izena ematerakoan. Arkupe kultura etxean apuntatu behar da eta gaur, egubakoitza, da azken eguna horretarako.

Horrez gain, sagardo festa ere egingo dute eguerdian Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariekin, eta herri bazkaria horren segidan. Arratsaldean, euskal disko festa eta dantza saioak egingo dituzte musika eskolako dantza taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak