Denera, 17 koadro daude ikusgai. Horietako batzuk aretxabaletarrak berak asmatutakoak dira eta beste batzuk, ostera, Picasso, Zabaleta edo Arteta bezalako artista ospetsuen arte lanen kopiak dira. Edozelan ere, koadro guztiak luma-muturra teknikarirekin egina daude. Erretiratu zenean hasi zen Unanue margotzen, eta orain egindakoa ikusteko aukera dago.