Sustapen taldeak nahiko luke sentsibilizazio ekintza horiek ez daitezela ikuskizunean bakarrik gelditu. Honakoa nabarmendu dute: "Ekintza hauek eragindako hausnarketaren ondorioz izan gaitezen norbanako bakoitza protagonista eta izan gaitezen gai praktikan jartzeko; hau da, motibaziotik erabilerarako pausoa emateko gai izan gaitezela. Bakoitzak eman behar du pausua aurrera euskara erabiliz". Azkenik, Loramenditik eskerrak eman dizkiete ikuskizunean izan eta galdeketan parte hartu zutenei eta baita lana posible egin duten aktoreei, elkarrizketatuei, teknikariei eta Copreciri ere.