Familiakoak, lagunak, ezagunak... Ehunka pertsona elkartu ziren Aretxabaletako parrokiaren inguruan Joseba Larrinagari azken agurra emateko. Ikurrin eta Nafarroako banderekin pasilloa egin zioten elizaren atarian; omenaldi xume eta hunkigarria herrian estimu handia zioten gizonarentzat.
Plazaraino zegoen jendea: familia, lagun, herritar eta debagoiendarrez gainera, txirrindularitzako zale ugari izan ziren bertan, baita alderdi politiko ezberdinetako jendea ere.
Bilboko Saiatu Fundazioko kideak ere Aretxabaletaraino bertaratu ziren; horiek, gainera, gogoan izan zuten Larrinaga goizean, elkarretaratzea egin baitzuten.