Oporretarako ideiak hartzeko baliagarriak izango dira Ostegun bidaiariak lehiaketara aurkeztu eta hautatu dituzten sei proposamenak. Aretxabaletako Udalak antolatuta, sei lehiakidek euren esperientziak partekatuko dituzte diaporama bitartezko aurkezpen batekin.
Aurkezpen horiek 30 eta 60 minutu artean iraungo dute eta aldi bakoitzean herriko taberna batetan elkartuko dira. Ikusleak izango dira irabazlea aukeratzeko arduraduna, "ikusleek botoa emateko aukera izango dute" eta, antolatzaileek adierazi dutenez. Sari nagusia 250 eurokoa izango da; bigarrena 150 euro; eta hirugarrena 100 euro.
Egutegia
Maiatzak 16, 21:30 Danubioa bizikletan familiarekin (Paulaner)
Maiatzak 23, 21:30 Maroko (Orly)
Maiatzak 29, 22:00 Norvegia (Express)
Ekainak 6, 21:30 Polonia (Azkena)
Ekainak 13, 21:30 Jira eta bira (Akorde)
Ekainak 20, 21:30 Guatemala (Urbaltz)