Film labur bat nola egin ikasi gura duenarentzako ikastaroa antolatu du Loramendik. Teoria zertxobait landu arren, batez ere modu praktiko batetan garatuko da ikastaroa hiru egunetan zehar.
Hala, maiatzaren 15, 22 eta 29an eskainiko ditu Ibai Zangituk ikastaroak, 18:30ean hasi eta 20:00ak bitartean eduki ezberdinak jorratuko dituzte. Tartean, gidoiak egiteko sarrera bat emango du, grabatzeko teknikak irakatsiko ditu irakasleak eta bideoen edizioa landuko dute.
Ikastaroa udaletxe zaharrean, Durana kalean izango da eta interesatuek dagoeneko eman dezakete izena; 10 euro ordaindu beharko dute bazkideek, 12 euro gainerakoek.