Krosa eta martxa zikloturista, Larrinagaren omenez

Goiatz Arana Begiristain 2013ko maiatzaren 9a

Udalak erabaki du domekan egitekoa den Otala Zelaiko krosari Joseba Mardo izena ipintzea. Kirola, mendia eta herrigintza uztartzen dituen proba izanik Larrinagaren ezaugarriekin bat egiten duela uste dute. Sari banaketan minutu bateko isilunea egingo dute eta Ana Bolinaga alkateak hartuko du hitza herriaren izenean Larrinagari omenaldia egiteko.

Martxa zikloturista

Bailarako txirrindulariek ere egin nahi diote omenaldia. Dorletako Ama elkarteko presidente Iñigo Azkaratek esan duenez, ideia da Aretxabaletatik Aramaiora martxa zikloturista bat egitea. Joseba Larrinaga hildako tokira lore sorta eraman gura dute eta, bide batez, txirrindulariek errepidean bizi duten arrisku egoerak salatzea. Litekeena da martxa hori datorren aste bukaeran egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak