Ume eta gurasoek dantzan ikasi dute, Arizmendiren udaberriko jaian, Aretxabaletan

Julen Iriondo 2013ko maiatzaren 4a

Giro ederrarekin ospatu dute Aretxabaletan Arizmendi Ikastolaren udaberriko jaia. Gidatutako dantza saioan ume eta guraso askok hartu dute parte, eta taloa jan eta eztarria freskatzeko modua ere izan da eguerdian plazan.

Nagore Olabe Basabeazpiko irakaslearen arabera "ondo pasatzea eta elkarrekin egun bat pasatzea" da festarekin lortu nahi dena, eta lortu dute: "Oso giro ona dugu", zioen.

Almenekoekin batera antolatu dute udaberriko jaia. Umeentzako eta gurasoentzako jolasak, talogintza tailerra, trikitilari eta buruhaundien kalejira, bazkaria, txokolate jana eta Argitxoren bisita ere jasotzen zituen egitarauak. Eguerdi partean jende ugari zegoen Aretxabaletako erdigunean, jaiarekin gozatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak