Ortzai taldeak Eta orain? ikuskizuna taularatuko du, gogoetara bultzatu gura duen fikziozko drama bat, Iker Ortiz de Zarate zuzendariaren esanetan. Nazioartean ari da talde gasteiztarra obra eszenaratzen, Paris, New York eta Venezian, besteak beste, eta Aretxabaletara iritsiko da maiatzaren 17an, egubakoitza, 22:00etan.
MDM taldearen txanda izango da ondoren eta Scrrable haurrentzako ikuskizuna taularatuko du hilaren 19an, 17:00etan. Eta hilabetea amaitzeko, Un loco de desatar lana ekarriko du Trastada taldeak, hilaren 31n.