Bihar, zapatua, egingo dute Arizmendiko udaberriko jaia. Aintzane Gardokik, Lehen Mailako Hezkuntzako kudeatzaileak, eguna antolatzen aritu diren lagun kopurua azpimarratu gura izan du: "Irakasleez gainera, guraso askok lagundu dute antolaketarekin; hain zuzen ere, 80 lagunek baino gehiagok hartu dute parte".
Egitarau borobila
Basabeazpin elkartuko dira, 10:30ean, eta ondoren, herriko hainbat gunetan, umeentzako eta gurasoentzako jolasak egingo dituzte, 10:45ean. Talogintza tailerra eta dantza gidatuak egingo dituzte Herriko Plazan, 12:00etan, eta trikitilariek eta buruhandiek kalejira egingo dute, 13:30ean. Ordu erdira bazkaria egingo dute; 240 lagun inguru eseriko dira mahaiaren bueltan. Ostean, umeentzako tailerrak egongo dira, 15:00etan, eta 17:30ean, txokolate janarekin eta Argitxoren bisitarekin amaituko da eguna.