Rosa Martinez Alcocerrek gidatutako emanaldian honako aktoreek hartzen dute parte: Andoni Ruiz, Aitor Aresti, Aitor Berrio, Fore Perez Oliver, Aitor Pareja, Joseba Romero, Raul Perez Oliver, Alizia Otxoa, Izar Narbaiza, Maite Lopez eta Sardo Irisarrik.
'Striptease' ikuskizuna
Komedia dramatikoa da, protagonistak sei langabe dira, eta duintasuna berreskuratzeko egingo duten ibilbidea islatzen da horretan. Hain justu ere, Gaspar protagonistak Jon izeneko semea ikusteko eskubidea galduko du pentsioa ordaintzeko enplegua ez badu lortzen. Horren aurrean, striptease ikuskizuna osatzea bururatzen zaio, langabezian dauden beste bost lagunekin batera.