Garaipena lortu zuen UDAk nahiz eta partidu gorabeheratsua jokatu zuen

Ane Miren Etxeberria 2013ko api. 28a, 22:25

Lehenengo zatia nahiko makala izan zen. Aurrera taldeak 3 -4 aukera on izan zituzten, baina gol bakarra sartzeko kapazak izan ziren. UDAko jokalariek baina, erreakzionatu eta Perezen eskutik partidua berdindu zuten lehen zatia amaitu baino lehen. Bigarren zatia aldiz, desberdina izan zen, etxeko jokalariak motibatuta atera ziren eta lan handia egin zuten zelaian. 

Epaileak aurkarien taldeko kide bat kaleratu zuen eta horretaz aprobetxatuz, bat gehiago zirela ikusirik, gogor ekin zioten partiduari. Azkenean lan askoren ondoren, Sanchezek bigarrena sartu zuen eta ondoren Oruetaren eskutik partidua sententziatu zuen hirugarren gola iritsi zen.

Entrenatzailea pozik azaldu da, nahiz eta "hasieran partidu kaskarra egin dugun,bigarren zatian txipa aldatu eta lanaren emaitza lortu dugu, gainera hamarren aurka jokatzean errezagoa izan da guztia".

Hurrengoa Zarautzen

Datorren astean Zarautzen izango dira UDAko jokalariak. "Minduta hainbat jokalari ditugu, hortaz, ez dakit nola ibiliko garen. Egia esan, urtea amaitutzat ezin dugu eman, baina dagoeneko ez dugu asko jokatzen, gure helburua hirugarren postuan amaitzea izango da" zioen entrenatzaileak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak