Segurtasun Sailaren arabera, suhiltzaileek emendatu behar izan duten arren, suak ez du kalte material larregirik eragin, kutxazainean besterik ez; kea, ordea, banku barruraino sartu da, eta aldameneko etxeko atariari ere eragin dio, nahiz eta ez duten etxerik hustu behar izan.
Erguerdirako zabalik
Bankuari dagokionez, keak eragindako zikinkeria garbitu dute goizean zehar. Behin hori eginda, asmoa zen gaur bertan zabaltzea, Dorleta Belategi zuzendariak Goienari aditzera emandakoaren arabera, eta eguerdirako zabaldu dute banketxea. Hiru langilek dihardute bertan lanean.
Bankuaren kanpoko aldeko pintadak erakusten duenez, kapitalari kontra egin nahi izan diote eraso horren bitartez.