Almeneko ikasleek ONCE lehiaketan aurrera jarraitzen dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 24a

Arizmendi Ikastolako Almen guneko lau ikasle ONCE erakundearen 29. lehiaketan parte hartzen ari dira. Probintzia mailako kanporaketa pasata, gaur eguaztena, jakin dute erkidego mailakoa ere igaro dutela. Hala, finalean sartuta, estatu mailako emaitzaren zain daude; maiatzean jakingo dute.

Ikus-entzunezko kultura izena duen ikasgaiaren baitan Almeneko 15 ikaslek aurkeztu zituzten lanak ONCEren lehiaketara, baina talde bakarrak jarraitu zuen aurrera, Ariane Agilerak, Itziar Muruak, Alazne Etxabek eta Eider Altubek, osatutakoak hain zuzen ere.

Denboraren kapsula: etorkizuna eraikitzearen abentura izan da lehiaketako aurtengo lema, eta Almeneko ordezkariek Hamar+1 izengoitiarekin hartu dute parte. "Bideo baten bitartez, pertsona elbarrituen normalizazio osoa lortzearen beharrean sakondu dute ikasleek", Maite Beitia irakaslearen esanetan. "Ikasleen bideoan ondorengoei bidalitako mezu bat jasotzen da, eta ikasle itsu baten egun bat irudikatuta, hausnarketara bultzatzen du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak