Entrenamenduak, elikadura, ezagutu beharreko materialak eta beste izan zituzten hizpide bariku arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egindako txirrindularitza tailerrean, eta 50 lagunek baino gehiagok jarraitu zuten. GOIENAko kirol kazetari Xabi Urtzelaik gidatuta, Markel Irizar txirrindulariak, Alberto Garai eta Kepa Zelaia kirol medikuek, eta Enaitz Izagirrek hartu zuten parte; eta segidan, hainbat lagun areto bizikleta saioa egitera animatu ziren, Markel Irizarrekin batera. Hainbat argazki bidali dizkigute Ibarra kiroldegitik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.