Aretxabaletan sortutako Bertikal jokoa aurkeztu dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko api. 23a, 11:44

Herrian egindako joko bat aurkeztu zuten atzo arratsaldean Aretxabaletan. Bertikal izena dauka, eta heldu zein gazteei dago zuzenduta. Dadga tabernan egin zuten aurkezpena eta Ainhoa Sanchez izan zen saioa gidatzearen arduraduna.

Zilindro formako labirinto bat, bolatxo bat eta jokalariaren abilezia; horiexek dira Bertikal izeneko jokoak dituen ezaugarrietariko batzuk.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Aretxabaletan bertan eta jende ugari bertaratu zen aurkezpenera. Aurrena promozio bideoa proiektatu zuten pantaila erraldoietan, eta ondoren, Ainhoa Sanchezek barra atzetik Bertikali buruz egin zuen berba. "Herrian eta herritar batzuek egindako joko bat da eta horrek balioa ematen dio. Nik probatu dut, eta dirudiena baino zailagoa da amaierara iristea".

Maiatzean lehiaketa

Aurkezpenean azaldu zutenez Bertikal lehiaketa egingo dute maiatzaren 7, 9, 14, 16, 19 eta 21ean Dagdan tabernan bertan. "Euro baten truke eman daiteke izena maiatzaren 5era arte". Jasotako dirua ziurrenik gobernuz kanpoko erakunderen bati emateko izango dela eman zuten aditzera. "Finala maiatzaren 28an izango da, eta 700 euro daude jokoan".

Aurkezpenaren amaieran, kanpoaldean jokoa probatzeko eta erosteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak