Toti Martinez de Lezea Zaraian izango da eguaztenean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 22a

Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak 'Baionatik Muskizeraino, 35 emakume, 35 istorio' izeneko berbaldia eskainiko du datorren eguaztenean, apirilak 24. Aretxabaletako Zaraia aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Urak dakarrena liburua aitzakia hartuta eskainiko du hitzaldia Martinez de Lezeak. Izan ere, bere azken liburua kostaldean dago kokatuta eta kontakizun ezberdinak jasotzen ditu bertan. Hala, Baionan hasi eta Muskizeraino, 35 emakumeren ikuspuntu berritzaile eta trebea jasotzen ditu 35 istorio ezberdinetan.

Historiak gizonezkoen ikuspuntutik jaso izan ditu arrantzaleen, indianoen zein merkatarien testigantzak eta Toti Martinez de Lezeak urrats bat haratago joan eta garai haietako emakumeak ardatz hartu, protagonista bilakatu eta istorioak sortu ditu.

Guzti horretaz egingo du berba Toti Martinez de Lezeak eguaztenean Arkupe kultura etxeko Zaraia aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak