Ariete ponpa aparatu hidraulikoa da, ura distantzia handietan garraiatzeko balio duena. Ez du erregairik eta elektrizitaterik erabiltzen eta oso erraz erabiltzen da.
Hori erakusteko asmoz, Arizmendi Ikastolak ikastaroa antolatu egubakoitz honetarako, apirilak 26. Ikastaroa, Basabeazpin izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak bitartean.
Izena eman nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu eta taldea sortzeko gutxienez 6 pertsona beharko dira. Talde bakoitzean, gehienez 15 pertsona onartuko dira. Irakaslea Gartzen Undagoitia eraikuntzako ingeniari eta arkitekto teknikoa izango da; Arizmendi Ikastolako irakaslea da bera.