Juan Kruz Igerabide Kurtzebarriko ikasleekin elkartu da

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 22a

Literatura Astea izango dute asteon Kurtzebarri eskolan, eta gaur astelehena, Juan Kruz Igerabide idazleak bisitatu du Aretxabaleta. Bere liburuez berba egiteaz gainera, ikasleek ezustekoren bat edo beste ere eman diote.

Hain zuen ere, Kurtzebarrikoek ikus-entzunezkoa prestatu dute bertaratu izana eskertzeko eta bertso bat ere kantatu diote. Igerabidek, bere liburuez egin du berba, eta poesia ere irakurri die neska-mutilei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak