Isiltasuna nagusi bihar Arkupen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 19a

Bihar, Maite Frankok haurrentzako saioa egingo du Arkupen, 11:30ean. Isiltasunaren garrantziaz hausnarketa egitera gonbidatzen ditu entzuleak 'Isilka Misilka, isiltasunaren zaindaria' kontakizunak.

"Isiltasunaren onurak, zenbait izaki eta gizaki isil eta zaratatsuren abenturak eta kalenturak" jasotzen dira bertan Maite Frankoren esanetan.

Esperientzia handia dauka ipuin kontaketan. Galdetu ezkero, "hitza, hizkuntza eta hitzik gabeko lengoaiaren botere, misterio eta lilura,  sentitzeko lanbidea da" beretzat kontalaritza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak