Arizmendi ikastolak, esan moduan, mendi lasterketako taldea dauka. Lau gaztek osatzen dute eta Iñaki Uribetxeberria da entrenatzailea. Taldea guztiz zabalik dago ikastolako ikasle zein gurasoentzat. Buru-belarri dihardu laukoteak entrenatzen gainera. Hurrengo erronka Aizkorri-Zegama junior trail lasterketa izango dute.