Basotxokoek, euren kuriositate eta beharrei erantzuna emateko asmoz jo zuten Arandorengana. "Zaharren sexualitateak fama txarra dauka, eta ideia horri buelta eman gura diogu". Hala azaldu du Larraitz Arandok. Besteen artean, aurreiritziak nondik datozen ezagutuko dute.
"Gainera, bizitzan zehar fisikoki, psikologikoki eta sozialki gertatzen zaizkigunak aztertu eta horiek gorputza zahartzen doan heinean sexualitatean duten eraginez arituko gara". Hala azaldu Arandok.
Hori horrela, datorren martitzenean 60 eta 100 urte bitartean dutenen arteko sexualitatea izango dute hizpide, 17:30ean, erretiratuen elkartean bertan. "Interesa duten guztiek hartu dezakete parte".