Udaleku irekietan izena emateko aukera dago gaur hasi eta maiatzaren 3ra arte. Gazteria sailetik jakitera eman dutenez, "epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko". Gainera, izen-ematea ontzat emango dute ordainagiria eta izen-emate orria behar den tokian entregatzen direnean.
Izen-ematea 50 eurokoa izango da. Interesatuek udaletxeko Gazteria Zerbitzuan eman behar dute izena, astelehen eta eguaztenetan eta Arkupen martitzen, eguen eta egubakoitzetan, 09:00-13:00 eta 15:00-17:00etara.
Goiz eta arratsaldez
2001 eta 2008 urteen artean jaiotakoak goiz eta arratsaldez elkartuko dira uztailean, 10:00etatik 12:30era eta 15:00etik 17:00etara. 2009an jaiotakoak, ostera, goizetan elkartuko dira.