Ibarrean jaio zein bizi direnei irekitako deialdia da eta 20 eta 40 urte bitarteko edozeinek hartu dezake parte. Halere, 6 parte-hartzaile soilik egongo dira, bakarka zein taldetan; horiek izena ematen dutenen artean aukeratuko dituzte, "kalitatearen eta bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna kontuan hartuta".
Hiru sari
Interesatuek maiatzaren 3ra bitartean eman dezakete izena. Bidaiaren laburpena eta argazkiak entregatu beharko dira gazteria@aretxabaleta.net helbidera bidaliz edota 943 08 10 01 telefonora deitu beharko da.
Ondoren, maiatzaren 16tik aurrera, eguenetan 21:30ean, Aretxabaletako taberna ezberdinetan egin beharko dituzte parte-hartzaileek euren aurkezpenak eta ikusleek bozkatuta erabakiko dira irabazleak.
Sariak hiru izango dira: 250 euro eramango ditu lehenengoak, 150 euro bigarrenak eta 100 euro hirugarrenak.
Lehiaketaren oinarriak, hemen