Urkullu: "Coprecik beste 50 urte iraungo dituela ziur nago"

Leire Kortabarria 2013ko api. 15a, 22:05

Iñigo Urkullu lehendakaria Aretxabaletan izan da gaur, Copreci kooperatibaren berrogeitamar urteen ospakizun ekitaldian. Zorionak eman dizkie Copreciri eta Mondragon Korporazio osoari orain arteko ibilbideagatik, eta Jaurlaritzaren babesa ziurtatu die.

Mondragon Korporazioko eta Aretxabaletako Udaleko agintariekin, eta komunikabide askoren aurrean, Copreciren planta berria inauguratu du Urkullu lehendakariak. Copreciko gerenteak, Javi Oleagak, irekitzat eman du pabilioia.

Copreci, euskal ekonomiaren eredu

Lehendakariaren hitzaldia izan da ekitaldiko une nagusia. Coprecik oinarrian duen talde-lana goraipatu du Urkulluk. Bere baloreak nabarmendu ditu: espiritu berritzailea, ekoizteko eta egiteko gaitasuna, nazioartera zabalik egotea, herrian sustraitua egotea eta elkarlana. Balore horiek euskal ekonomia osoaren baloreak direla gaineratu du. Eta horiei esker, euskal ekonomia krisitik irtengo dela esan du.

Pabilioiaz gain, kooperatibaren bi egoitzen artean dagoen Copreci kalea inauguratu du lehendakariak, beste agintariekin batera. Eta Copreciko harreran, 50. urteurreneko plaka ere erakutsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak