Azpeitiarrek baino hobeto jokatuta hiru puntuak etxean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 14a

Ez dute partidu erraza jokatu Ibarrako zelaian UDA eta Lagun Onak taldeetako mutilek. Tenperatura altuak (25 gradu inguru) eta eguzkitan jokatu beharrak zaildu egin du norgehiagoka, baina etxeko taldea markagailuan aurretik ipini eta hiru puntuak etxean geratu dira azkenean, 2 eta 0 irabazita.

"Ez da oso partidu ona izan, baina amaieran, guk hobeto jokatu dugunaren sentsazioaz joan naiz aldageletara". Hala adierazi du amaieran Alberto Albistegik. "Bospasei aukera garbi eduki ditugu, eta beraiek, bakarra".

Bigarren zatian iritsi dira golak. "Aitorren golari esker aurreratu gara markagailuan, bosgarren minutuan". Bigarrena ospatzeko zertxobait gehiago itxaron behar izan dute  aretxabaletarrek, baina itxaronaldiak merezi izan du. "Baloia loratuta Piruk atean sartu du baloia, 80. minutuan".

Sailkapeneko laugarren postuan dago UDA eta aretxabaletarren hurrengo arerioa, Ostadar taldea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak