Prozaka.eus, tristetasunaren kontrako euskal terapia

Imanol Gallego 2013ko apirilaren 12a

Loramendi elkarteko sustapen taldeak taularatuko duen bigarren antzezlana izango da. "Euskararen espektakulua" bakarrizketaren ostean, Kepa Errasti eta Oihan Vegan Prozaka.eus obra sortu dute.

Aurten ere umorea izango da sortu berri duten antzezlanaren abiapuntua. Kasu honetan Errasti eta Vega egongo dira taula gainean eta euskaldunok beste hizkuntza batzuetara salto egiteko dugun joeraz hausnarketa satirikoa egingo dute.

Antzezlana 20an estreinatuko dute Zaraia aretoan eta doan izango de arren, sarrerak lehenago jasotzea komenigarria izango da. Gogoan izan, gehienez ere, pertsona bakoitzak hiru sarrera hartu ahal izango dituela. Kultura etxera sarrera bila joaten direnek, gainera, euren telefono zenbakia eman beharko dute. Izan ere, Loramendiko Sustapen taldeak ikusleen balorazioa jaso nahi du: "Saioaren ondorengo astean ikusleen portzentaje bati ikuskizunaren inguruko iritzia eskatuko zaio". Ziur aurreko antzezlanarekin gertatu zen moduan, honek ere txaloez gainera, barre algara ugari sortuko dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak