Lehenengoa, hilaren 20an 10:30ean izango da, Meitai Maitie elkartearen laguntzarekin, bi gai jorratuko dituzte tailer batetan. Batetik, ume eramaileen gainean egingo dute berba eta eramaile ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, esate baterako.
Gainera, oihalezko pixoihalei buruz ere jardungo dute, eta telazko xurgatzaile edo botagarriekin erabiltzeko aukera dagoen fardel sistema berri baten nondik norakoak azalduko dituzte.
Hilaren 23an berriz, Zer egiten dute haurreko psikomotrizitate gelan? izeneko berbaldia eskainiko du Ianire Jaio Isasik, 18:00etan hasita.
Txabolak egitera
Hirugarren hitzordua hilaren 27an izango da, eta kasu horretan, familia giroan irteera egingo dute, bidegorriaren alboan dagoen baso batetara, hain zuzen ere, txabolak egiteko asmoz. Gura duten guztiek 11:00etan agertu beharko dute Kuku Mikuren lokalean.
Familia giroan, ikasteko zein ongi pasatzeko hiru hitzordu, beraz apirilean.