Joskintza ikastaroa antolatu du Loramendik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko apirilaren 9a

Josten ez dakienarentzako ikastaroa antolatu du Loramendi euskara elkarteak. Hilaren 11, 18 eta 25ean elkartean eskainiko dituzte eskolak eta  eskuzko oinarrizko teknikak, josteko makinara sarrera eta petroietara sarrera izango dira landuko dituzten arloak. Parte hartu gura izan ezkero, bazkideek 10 euro, ez bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko idatzi loramendielkartea@gmail.com helbidera edo deitu  943 77 09 70 zein 685 756 729 zenbakietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak