Lan horien ardura Gipuzkoako Foru Aldundiak baldin badu ere, Aretxabaletako Udaleko Jose Mari Segoviak gertutik jarraitzen du obra. Astelehenerako bidegorria txukundu eta zabaltzearen arrazoia da Arizmendiko Almen gunean egun horretan hasten direla ostera ere eskolak, eta Aretxabaletatik ume askok bidegorria erabiltzen dutela ikastolara joateko.
Egiten dabiltzan harri-lubetarekin luizi berriak ekidin gura dituzte, modu horretan, erabiltzaileen segurtasuna bermatuz. Neguan izandako euriteek lur-jausi handiak eragin dituzte, bidegorri zati hori behin baino gehiagotan estaliz.