Oporrak lasaitzeko egunak bezala ikusten ditugun arren, Ibarra kiroldegian, etxeko gazteak mugitzeko eta kirol ekintzei hurbiltzeko jarduerak antolatu ditu. Guztira hiru egunetan egin dira eta gazteak bi taldetan banatuta egon dira. Txikienak 4 eta 9 urte bitartekoak 16:30tatik 18:00 aritu dira eta 11-14 urtekoak aldiz 18:00tatik 19:30tara.
Txikiek lehen egunean elkar ezagutzeko jolasak eta kirol jarduera errazak egin ostean, rokodromoan ibili ziren. Nagusiek ere antzeko jarduerak egin zituzten. Bigarren eguna arrakastatsuena izan zen. Arratsalde guztia igerilekuan puzgarriekin jolasteko aukera izan zuten gazteek. Bi txandetako haurrek ederki pasa zuten, begiraleekin batera, Ibarra kiroldegiko igerilekuan. Hirugarren egunean aldiz, txikiak kantxa nagusian hainbat jolas egin ostean, handiek futbola eta areto bizikleta egiteko aukera izan zuten.
Ekintza hauen bitartez, etxeko gazteen kirol zaletasuna pizteaz gain, Aretxabaletako kiroldegia ezagutzeko aukera ere izan da.