Egubakoitz Santuan gurutze bidea Isurietara

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko apirilaren 3a

Elkartasun ezak askorendako suposatzen duen gurutzea izan zuten otoitzerako gai Aste Santuko ospakizunean.

Aurten ere gurutze bidea egin dute Aretxabaletako Isurietan. "Gurutzean Jesukristok esandako hitzak izan ditugu hausnarketa gai", adierazi dute antolatzaileek. "Gaur egun denok ezagutzen ditugu merkatuek, gobernuek, sistemak eta gure permisibitate eta elkartasunak ezak eraginda zapalduta bizi diren lagunak". Antolatzaileen esanetan otoitz, hausnarketa eta konpromiso iturri izan da otoitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak