Herriko gazteentzako antzara-jokoa antolatu dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 26a

Aretxabaletako Kale Hezitzaileek antolatuta, antzara-jokoa egingo dute apirilaren 2an Iralabarri plazan. Dei egin diete 11 eta 18 urte bitarteko gazteei parte hartu dezaten.

Apirilaren 2an 17:00etan hasiko da antzara-jokoa Iralabarri plazan. Arratsalde atsegina eta dibertigarria igarotzeaz gainera, sariren bat edo beste eskuratzeko aukera izango dute parte hartzaileek, esaterako, fitxarik originalena sarituko dute. Hala, antolatzaileek gazteak animatu gura izan dituzte beraiek eginiko fitxa eraman eta haiekin jokatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak