Gaur, eguaztena, puzgarriak izango dira igerilekuan: 3-6, 7-10 eta 11 urtetik gorakoentzat, 16:30ean hasita. Eta bihar, eguena, jolasak 4-9 urte artekoentzat eta spinning saioa 11-14 urte bitartekoentzat, 16:30ean eta 18:00etan.
Ibarra kiroldegiak ordutegi berezia du egunotan: apirilaren 6ra arte (08:30-14 eta 16:00-20:00); eta apirilaren 7an (09:00-14:00).
Udaletxea Pazko astean
Bestalde, Pazko astean edozein arazo izan eta udaltzainen beharra edukiz gero, beti bezala joan daiteke udaletxera. "Sail bakoitzean 14:00ak arte jendea egongo da", adierazi dute Udaletik.