Aurkako bi penalti adierazita eta bi jokalari gutxiagorekin bukatu zuen zapatuan UDAk Hondarribian. Bukatu baino askoz hobeto hasi zen norgehiagoka, izan ere, lehenengo zatian Aretxabaletak baloiaren jabetza izan zuen eta baita bi gol aukera garbi. Lehenengoa bukatu bezala hasi zen bigarren zatia, hau da, UDAk baloiaren jabetza izan zuen. Halako baten Aitor Perezek 0-1ekoa egin zuen. Gero, epaileak penaltia adierazi eta Beñat Etxabe atzelaria kaleratu zuen. Ondoren, Iban Hernandezi ere txartel gorria atera zion, beste penalti bat adierazi ostean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.