Ume txikiak dituzten familiei zuzendutako ikastaroko saioak astelehen eta eguenetan egingo dituzte; hain zuzen ere, hilaren 11, 15, 18, 22 eta 25ean, arratsaldeko 17:30ean hasita. Kurtzebarri Eskolatik aditzera eman dutenez, interesatuek izena eman beharko dute ikastaroetan parte hartu gura izan ezkero, 943 79 00 49 zenbakira deituta.